Nor Gara?

Nor Gara?

Ikerketa Sozialisten Institutua (ISI) EHKSren (Euskal Herriko Kontsilu Sozialista) ikerketa aurreratuen erakundea da. ISI institutu marxista da, proletariotzaren klase- posiziotik lan egiten duena, eta posizio horrek dakarren betebehar iraultzailea bere egiten du. ISIren helburu nagusiak honakoak dira: batetik, Estrategia Sozialista Berriaren funtsatze teorikoan aurrera egitea; eta, bestetik, EHKSren ildo politikoa taktikoki zehazteko euskarri zientifikoa izatea.

ISIk etengabe garatzen ari den jarduera militantetzat hartzen du bere lana, zeina ezinbestekoa baita EHKSren estrategia iraultzailearen oinarri arrazionalak ziurtatzeko eta berehalako arazo taktikoak konpontzeko.

harremanak@isi.eus