Lenin  1924-2024

Apirilak 19 - 20

V. I. U. Leninen heriotzaren mendeurrena dela eta, Ikerketa Sozialisten Institutuak (ISI) kongresua antolatu du, 2024ko apirilaren 19an eta 20an izango dena 'Euskalduna Bilbao' jauregian. Lenin boltxebike itzaltsuaren memoria omentzeaz gain, Institutuak nahi du kongresua eztabaidarako eta hausnarketarako gunea izatea, eta gai politikoei teorikoki heltzea. Horrez gain, xedea da kongresua Mugimendu Sozialista nazioartean politikoki hedatzeko bultzada ere izatea.

Ildo horretan, erro leninistako auziak eztabaidatzeko sei eztabaida-mahai izango dira. Mahai horietako edukien eta hizlarien garrantzia, hain zuzen ere, teoria eta estrategia sozialista garatzeko duten gaurkotasunean datza. Hortaz, kongresuaren helburua orainaldiaz jardutea da, eta langileriaren politika iraultzailerako irakaspenak eta ondorioak ateratzea.

Esteka honen bidez, institutuaren jarduera diruz laguntzeko ekarpenak egin ditzakezu.

Dohaintzak